ESKUALDEA 2018-06-30 13:46

Jose eta Nerearen omenezko bizikleta martxa

Leuneta txirrinduzaleen elkarteak biharko bizikleta irteera antolatu du, asteon ibilgailu batek harrapatu eta hil zituen senar-emaztea gogoan hartuz eta bizirik irten zen semearen alde.

Oharra:

Jose eta Nerearen omenezko bizikleta martxa

“Jose eta Nerea galdu eta gero, haien omenez, Leuneta elkartekook bizikleta irteera antolatu dugu biharko. Hernaniko Zinkoeneatik abiatuko da 14:30ean eta Urnieta, Andoain, Villabona zeharkatuko ditu Tolosaraino. Bertan 16:00tarako iragarri den elkarretaratzean parte hartzeko asmoa dugu. Omenaldira guzti guztiak gonbidatuta zaudete”.

Iruzkina Idatzi

Captcha image