ESKUALDEA 2018-04-16 15:49

Flauta jotzaileen topaketa jendetsua izan zen Basteron

Bergara, Loatzo eta Andoaingo Musika eskoletako flauta jotzaileek egun polita ospatu zuten atzokoan, Basteroko auditorioan. Eskola bakoitzak zenbait doinu interpretatu zituzten kontzertuaren lehenbiziko partean, eta bigarrengoan, denak elkartu eta beste bi piezei heldu zioten, entzuleen gozamenerako. Autore klasiko zein modernoak entzun ziren Basteron: John Williams, Yosef Hadar, K. Curnow, Celtas Cortos, Abba, J.S. Bach, Gabriel Fauré, P.I. Tchaikovski, Leo Delibes, Shakira, Lumbye...

[Argazkiak] [Bideoa]

Flauta ikasle gazteak

Iruzkina Idatzi

Captcha image