ESKUALDEA 2018-03-13 10:55

Loatzo Musika eskolako entzunaldiak, martxan

Loatzo musika eskolako musika-tresna ezberdinetako ikasleek entzunaldiak eskainiko dituzte datozen egunetan. Atzo arratsaldean ekin zieten entzunaldiei, trikitixarekin. Zizurkilgo Atxulondo Kultur Etxeko areto nagusia jendez betez zen, musikari gazteen jarduna gertutik jarraitzeko. Eskusoinu ikasleak arituko dira gaur, Ibarran, 18:30etan hasita eta datozen egunetan ere izango da musika tresna ezberdinekin gozatzeko aukera.

Egitaraua

Iruzkina Idatzi

Captcha image