Transmisioa nekez egingo da gurasorik gabe13

ANDOAIN 2018-11-15

Euskararen erabilera eskola orduetara bakarrik bideratuz gero, akatsa litzateke. Akats handia. Euskara egunerokoan erabil daitekeen hizkuntza baita: eskolan, aisialdian eta etxean. Euskararen transmisioan gurasoen parte hartze aktiboa ezinbestekoa da.

Euskaraldia abiatzeko gogo biziz daude10

URNIETA 2018-11-15

Barne bulkada izaten da askotan, kanpotik datorren estimulua beste batzuetan. Euskaraldian bat egingo dute euskara ahoan dutenek, eta mihian izan nahi dutenek. Indar metaketa horrekin euskara ez da galduko, eraldatu baizik. Erabileran biderkatzeko. 

Kirol solasaldi jendetsua2

ADUNA 2018-11-15

Kultur astean murgilduta dago Aduna. Kirol solasaldia izan zuten atzo iluntzean; Oinatz Bengoetxea, Iñaki Artola eta Asier Illarramendi izan ziren protagonista nagusiak eta jendetza gerturatu zen haiek entzutera. Haur eta gaztetxoek bereziki gozatu zuten kirolarien hitzekin. Kultur asteak jarraipena izango du datozen egunetan ere:

Fleming ikastetxea, berdintasuna landuz1

AMASA-VILLABONA 2018-11-15

Azaroaren 25an ospatuko da Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna. Horrez harira, ekintza ezberdinak ari dira antolatzen eskualdean barrena. Amasa-Villabonako Fleming ikastetxeko kideak buru-belarri murgildu dira lanketa horretan:

Hitzordu bikoitza bertsoarekin52

ZIZURKIL 2018-11-14

Azaroaren 17an bi hitzordu potolo izango dira Zizurkilen. 19:00etan, Otaño bertsopaper lehiaketako sari-banaketa egingo dute. 21:00etan, bertso-afaria.

Sariak ipuinen idazle gazteentzat8

ANDOAIN 2018-11-14

XXII. Martin Ugalde ipuin lehiaketaren sari banaketa ospatu zen asteartean Basteron. 136 ipuin aurkeztu dira aurten, eta maila onekoak izan direla nabarmendu nahi izan zuen Garazi Kamio, Karlos Lizanasoro, Juan Ramon Makuso eta Inaxio Mujikak osatu duten epaimahaiak.

[Argazkiak]

[Bideoa]

Kultur eskaintza bikoitza astebururako7

AMASA-VILLABONA 2018-11-14

Ostiralean, Aldaket-Art erakusketa aurkeztuko du Ander Ortiz de Muruak. Irekiera ekitaldirako, ikuskizun berezia prestatu du Ortiz de Muruak. Igandean, "Espacio disponible" antzezlana izango da ikusgai, 19:30etan hasita.

Udal egutegiko argazki irabazleak6

ANDOAIN 2018-11-14

Andoaingo Udalak banatu ohi duen egutegia herritarren argazkiekin osatzea erabaki dute aurten ere, eta dagoeneko aukeratu dituzte urte berriko egutegia osatuko duten 12 argazkiak.

Irabazleak:

Sarraskia Extremadura etxean5

ANDOAIN 2018-11-14

Abenduaren 1 eta 2an, “Miajón de los Castúos”en Extremadura Etxean sarraskia ospatuko da. Horregatik, Extremadura etxeko lehendakari den Jose Manuel Rey-ek Abenduaren 1ean ekitaldian parte hartzera eta 12:00etan ospatuko den lunch-era gonbidatu nahi du gerturatu nahi duen oro. 

“Nerabe” eta “Deus Ez” ostiralean Saroben4

URNIETA 2018-11-14

Nerabe” eta “Deus Ez” taldeen kontzertuez gozatzeko aukera izango da ostiral honetan, “KatapultaTour Gipuzkoa”-ren bitartez, gaueko 22:00etatik aurrera Saroben

 

Erosi Andoainen eta lortu Pintxo Poterako bonoa3

ANDOAIN 2018-11-14

Salkin Merkatari eta Ostalarien Elkarteak kanpaina berria jarri du martxan. Pasaden astelehenetik azaroaren 16 ostiralera bitartean, Andoaingo dendetan erosiz gero, 16ean bertan egingo den pintxoen lehiaketan gastatzeko bono bat eskuratzeko aukera izango da (pintxo+kriantza).

Eskuragarri:

 

Eraso matxisten aurkako elkarteratzera astearte honetan22

URNIETA 2018-11-13

Azaroaren 11n, Urnietan gertatutako eraso matxistaren aurrean, Urnietako Udalak, ordezkaritzan dituen alderdi politiko guztiekin batera, gaitzespen eta arbuiorik irmoena adierazi nahi du. Elkarretaratzea deitu dute astearte honetarako. 

Azaroaren 13an, 13:00etan Urnietako Udaletxearen aurrean.

Emilianoren egurrezko haize-orratzak21

ANDOAIN 2018-11-13

Emiliano Mateos andoaindarrak egurrezko haize-orratzak egiten ditu, eta zeregin horretan igarotzen ditu eguneko makina bat ordu. Egin dituen horietako tramankulu batzuk erakusgai jarri zituen joan den igandean, Plazaola kaleko plazatxoan. Lagunen, auzotarren eta herritar ugariren jakin-mina piztu zuen, helduena bezainbat haurrena.

[Argazkiak]

[Bideoa]

 

Elkarretaratzea egin dute eraso matxista salatzeko20

URNIETA 2018-11-13

13:00etan izan da elkarretararatzea hilaren 11n gertatutako eraso matxista gaitzesteko. Udal ordezkariekin batera zenbait herritar ere hurbildu dira, eta txalo artean amaitu dute elkarretaratzea.

[Bideoa]

Adierazpen instituzionala:

Etxean bizi egitasmoa aurkeztu dute19

ESKUALDEA 2018-11-13

 [Babestutako edukia]

Gipuzkoako Foru Aldundiak Etxean Bizi programa pilotua aurkeztu du gaur arratsaldean Pasaian, mendekotasun egoeran dauden adineko pertsonei zuzendua, beren etxeetan bizitzen jarrai dezaten.