Eskualdeko jaietako argazkiak eta bideoak ikusgai

ESKUALDEA 2018-08-07

Andoaingo Etxeberrietan eta Goiburun, Larraulen, Adunan... jaiak han eta hemen ospatzen ari dira eskualdean. Eskualdeko jaietako argazkiak eta bideoak ikusgai daude.

[Argazkiak] [Bideoak] [Abuztuko jaiak]

Donostiako Klasikoa eskualdetik igaro da

ESKUALDEA 2018-08-04

Arratsaldeko 14:00ak baino lehen Donostiako Klasikoko tropelak eskualdea zeharkatu du. Aurretik seikotea, tartean Euskadi Murias taldeko hiru kide. Eta tropela zazpi minutura Lotto-Jumbo, Sky eta Bora taldeak bideratuta. Argazki bilduman Izagirretarak edota Iturria urnietarra ikus daitezke.

[Argazkiak: Andoain] [Bideoa: Urnieta]

Ttap aldizkari digitala, Tokikom elkartearen apustu berria

ESKUALDEA 2018-07-27

Eskuko telefonoetan eta tabletetan irakurri, ukitu, ikusi eta entzun daitekeen aldizkari multimedia dagoeneko dohainik deskargatu daiteke App Store-n eta Google Play-n. Abuztuaren 31ra bitartean deskargatzen duten guztiak tableta baten zozketan sartuko dira.

[Ttap aldizkaria]

Julen Gabirondo urnietarra, Euskal Herriko sega txapeldun

ESKUALDEA 2018-08-05

Asteasuko Sarobe baserriko sailetan jokatu dute gaur eguerdian Euskal Herriko sega txapelketako finala. Lau segalari aritu dira lehian: Igor Esnaola, Jokin Etxeberria, Andoni Goikoetxea eta Julen Gabirondo. Urnietarra gailendu da eta ostiralean zendu zen Mikel Garaialde lagunari eskaini dio garaipena. Saio hunkigarria izan da segalari guztientzat izan ere, segan aritutakoa baitzen Garaialde gaztea.

Argazkiak

Donostiako klasikoa eskualdean barrena

ESKUALDEA 2018-08-03

Larunbat honetan, 14:00ak eman aurretik, eskualdean barrena igaroko da Donostiako Klasikoa. Antolakuntzak emandako ordutegia, alboko irudian.

Tolosaldea eta Buruntzaldea bus zerbitzuen lizitazio berria martxan ipini dute

ESKUALDEA 2018-07-25

Atzo ohar bidez zabaldu zutenaren arabera, Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak Tolosa eta Buruntzaldea Donostiarekin lotuko dituzten Lurraldebuseko linea berriak lehiaketa publiko bidez lizitatzea onartu du. Okerrik ezean, zerbitzu eraberritua datozen hilabeteetan martxan jarriko da. Deialdiarekiko ahots kritikoak agertu dira.