ASTEASU 2018-01-04 12:16

Zaldi gainean etorriko dira Errege Magoak Asteasura

Elizmenditik behera, argiz inguraturik eta zaldi gainean jaitsiko dira hiru Errege Magoak Asteasuko erdigunera, 20:30etik aurrera. Herritar askok hartu ohi du parte kabalgatan; dantza eta musika uztartuz. Udaletxe azpian egingo zaie harrera eta haurrei opariak banatuz amaituko da festa.

Iruzkina Idatzi

Captcha image