ASTEASU 2018-01-04 09:56

Asteasuko III. Kros solidarioa igandean izango da

Datorren igandean, urtarrilak 7, izango da Asteasuko Kros solidarioaren hirugarren edizioa. Aurten ere, lortutako dirua El Salvadorreko Segundo Montes komunitateko gazteen ikasketetarako bideratuko dute:
 

Bi partaide korrika, iazko edizioan.

Lizardi etxea, Atzapar pilota elkartea, Matxintxulo Gazte Asanblada eta Asteasuko Udala dira ekitaldiaren antolatzaileak. Aurreko bi edizioetako bakoitzean 1.000€ inguru bilduta, aurtengo helburua zifra hori berdintzea eta, ahal bada, gainditzea da. Lasterketako izen-emateetatik eta zozketako txartelak saltzetik jasotzen dute dirua antolatzaileek. El Salvadorreko Segundo Montes komunitateko hainbat gazteri ikasketak ordaintzeko bideratu dute.

Lasterketa amaitutakoan, parte-hartzaileek eta ikusleek herriko plazan hamaiketakoa egiteko aukera izango dute, eta sari banaketaren ondoren, hainbat produktu zozketatuko dituzte. Asteasuko herrigunea zeharkatzen du lasterketak, eta partaidetza gero eta handiagoa du, aurreko edizioetan jasotako iritzien arabera, oso “polita eta erakargarritzat" jo izan baitute askok. Lasterketarekin amaituko dira Asteasuko Gabonetako kultur eta kirol ekintzak.

Data: 2018ko urtarrilaren 7a, igandea.

Tokia: Asteasu, Lege zaharren enparantza.

Ordutegia

  • 11:30ean: 2008tik aurrera jaiotakoen lasterketa, 500 m.
  • 11:40an: 2007 eta 2004 bitartean jaiotakoen lasterketa, 2km.
  • 11:45ean: Itzuli solidadarioa (korrika, oinez, kalejiran…). Bakoitza bere martxan, ez da lasterketa izango.
  • 12:00etan: Lasterketa, Kadeteak 4 km / Seniorrak 6 km.
  • Izen-ematea: 11:30 arte: Izen-ematea irekita egongo da.
  • Prezioa: Haurrentzat 1€ / Helduentzat 5€.

Irabazleentzat sariak izango dira eta hamaiketakoa partaide guztientzat.

Iruzkina Idatzi

Captcha image