ASTEASU 2017-12-31 20:11

Larrañaga txapeldun Urrezko Aizkolari Kopan

16 enbor ebaki behar izan dituzte Mikel Larrañaga, Jon Rekondo eta Mieltxo Mindegia aizkolariek. 45 ontzako bi enbor eta 54 ontzako hamalau enbor, hain justu. Horiek denak ebakitzen lehena Larrañaga izan da. Harri-jasotze lanetan Mikel Lopetegi "Urra", Xabier Peñagarikano eta Inhar Urruzuno aritu dira. Bi minutuko saioa egin dute 100 kiloko zilindroarekin, kubikoarekin eta bolarekin. Lopetegi izan da altxaldi gehien eman dituena.

[Argazkiak]   [Bideoa]

Emaitzak:

AIZKOLARIAK

1. Mikel Larrañaga

2. Jon Rekondo

3. Mieltxo Mindegia

HARRIJASOTZAILEAK

 ZilindroaKubikoaBolaGuztira
Urra3121 23  75
Peña26192570
Urruzuno28162064

                   

                                   

                                             

                                       


 

Iruzkina Idatzi

Captcha image