Kultura Anitzen Jaialdia, arrakastatsu80

ASTEASU 2018-10-29

Herrialde ezberdinetako jakiak dastatzeko aukera izan zen atzo Asteasun Kultura Anitzen Jaialdian. Kanpoko herrialdeetatik Asteasura bizitzera etorri diren herritarrek prestatu zituzten jakiak, eta jende ugari hurbildu zen jakiak probatzera eta solasean aritzera. Musika talde bat ere jardun zen giroa alaitzen.

[Argazkiak]

Eneko Lazkoz, Pello Errota sariketako txapeldun107

ASTEASU 2018-10-23

Eneko Lazkozek irabazi du I. Pello Errota sariketako finala. Beñat Lizaso, Unai Gaztelumendi eta Asier Azpirozekin batera iritsi zen Lazkoz finalera. Urriaren 20an, Asteasuko Iturri-ondo elkartean afaldu ondoren hasi zen finaleko saioa. Lizasok eta Lazkozek lortu zuten buruz burukorako sailkatzea eta azkenik, etxarriarrak lortu zuen txapela. Finaleko bertsorik onenari emandako Mikaela Elizegi saria ere Lazkozentzat izan zen.

Argazkiak

Pello Errota sariketako finala, urriaren 20an 127

ASTEASU 2018-10-19

Gaztelumendi, Laskoz, Azpiroz eta Lizaso iritsi dira finalera. Iturri-Ondo jatetxean ospatuko da finala, eta bertso saioa 23:00ak inguruan hasiko da.

Herriko plaza egokitzeko lanak hasi dira132

ASTEASU 2018-10-18

648.802,39 euroko kostua du (BEZarik gabe) Asteasuko plaza berritzeak. Bi fasetan burutuko dira egokitze lanak, lehena urte honetan amaituko da

Asteasuko Azoka, bertako artisauen erakusleiho187

ASTEASU 2018-10-04

Lagun batek erakutsita hasi zen Asteasuko Olatz Albisu, fieltroa lantzen. “Barazkiekin aritzen gara etxean, baina beti izan dut gogoko eskulangintza. Alemaniako lagun bat bisitan etorri zenean, autoan zeraman panpintxo bat erakutsi zidan. Bere txakurraren ilearekin egina zegoela azaldu zidan eta jakinmina piztu zitzaidan”.

Azoka egun bikaina201

ASTEASU 2018-09-30

Giro eguzkitsuak lagunduta, jende ugari hurbildu da Asteasuko Azoka berezira. Urtero moduan, postuz postu ibiltzeko aukera eman du hitzorduak, eta baita Asteasuko ganadua ikustekoa ere. Arratsaldean, Juan Tapiaren ikasleek erromeria eskaini dute.

[Argazkiak]

Bertso sariketa antolatu dute, Pello Errota gogoan246

ASTEASU 2018-09-21

2019an beteko da Pello Errota bertsolari asteasuarra hil zeneko mendeurrena. Hori gogoan, ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte, tartean, bertso sariketa.

Regillaga eta Colomo garaile Santamañako igoeran495

ASTEASU 2018-07-15

Giro sargoriarekin egin dute gaur Santamañako kros igoera. 85 korrikalari elkartu dira Asteasuko plazan eta, herrian barrena bi itzuli egin ondoren, Santamaña aldera hartu dute. 28:50 behar izan du Regillagak helmugara iristeko, 35:27 izan da Lurdes Colomoren denbora.

Argazkiak

Iñaki Mujika Euskarabentura udalekuetan539

ASTEASU 2018-07-06

Euskal Herriko zazpi lurraldeak bisitatuko dituzte 120 gaztek uztaila osoan zehar, Euskarabentura ekimenari esker.

Giro paregabea herrikoen arteko herri kiroletan554

ASTEASU 2018-07-02

Herrikoen arteko herri kirolak antolatu zituzten asteasuarrek San Pedro jaietarako eta giro paregabea sortu zen baertan. Asteasuarrak trontzan, lokots bilketan, segan, harria jasotzen, korrika, eta beste hainbatetan ikusteko aukera izan zen bertan eta jende dezente bildu zen herri kirolen bueltan. 

[Argazkiak] 

Azken txanpa San Pedro jaietan562

ASTEASU 2018-07-01

Pilota, sagardo dastaketa, herri kirolak edota sorginen igoera jaiei amaiera emateko.

Gaurko egitaraua:

Goizaldera arte ospakizunak Asteasuko jaietan571

ASTEASU 2018-06-30

Herri kirolak, koadrilen arteko bazkaria, elektrotxaranga, kontzertua,... goizaldera arte luzatuko dira ospakizunak.

Egitaraua eta gaueko bus zerbitzua:

Herriko musikarien kalejira568

ASTEASU 2018-06-30

Herritarren artean sortutako musika talde ibiltariak giro ederra jarri du gaur eguerdian. Dantzarako gogoa piztu dute herritarren artean. Umore ederrean ibili dira herrian barrena, koadrilen bazkarirako giroa berotuz.

[Argazkiak] [Bideoa]

Herri kirol saioa567

ASTEASU 2018-06-30

Bero zakarra izan dute kirolariek gaurko saioan. Aizkoran eta harriarekin, erakustaldi bikaina eskaini dute Asteasuko plazan. Millan Tejeria eta Sebastian Lizaso bertsolarien saiotxoak eman dio amaiera ikuskizunari.

[Argazkiak] [Bideoa]

Ikurrinari omenaldia566

ASTEASU 2018-06-30

Plazatik hasi eta Kale Nagusian barrena giza katea osatu dute gaur asteasuarrek, ikurrinari omenaldia egiteko. Trikitixaren doinuekin, giro ederrean joan da ekitaldia. Katearen alde batetik besteraino eraman dute ikurrina. Agurra dantzatu ondoren, udaletxeko balkoian eskegi dute ikurrina handia. 

[Argazkiak] [Bideoa]