ASTEASU 2018-04-20
Asteasuko udaletxeko areto nagusiak ekitaldi berezia hartu zuen atzo. Pello Errotaren heriotzaren mendeurrenaren harira, ekitaldi sorta abiarazi dute eta, solasaldi musikatua egin zuten atzo. Bernardo Atxaga, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Joxan Goikoetxea eta Xabi Paia izan ziren ekitaldiko protagonistak, atzoko eta gaurko bertsolaritza parez pare jarriz.
ASTEASU 2018-03-22
Martxoaren 5ean onartu zituzten Asteasuko Udaleko aurrekontuak. Herriko plaza berritu, eta oinezkoei bideratzea izango da inbertsio nagusia.
ASTEASU 2018-03-08
Eguerdian deitu dituzte asteasuarrak, martxoaren 8ko ekitaldietan pate har dezaten.
ASTEASU 2018-03-02
Raketistak gogora ekarri nahi izan dituzte gaur Asteasuarrek "Raketistak lehen eta orain" dokumentalarekin batera. Bertan Miren Uzkudun bezalako raketisten hitzak entzuteko aukera izan da eta honek bertara gerturatzea posible izan ez badu ere herritarrek gustura entzun dituzte dokumentalean entzungai izan ditugun testigantzak.
ASTEASU 2018-02-27
Duela zenbait hamarkada pilotari profesional izan ziren hainbat emakumeren historia eta ondarea jasotzen du 'Raketistak Lehen eta Orain' kultur eta kirol elkarteak. Dibulgazio-lan horri lotuta, dokumental bat egin dute. Dokumentalean jasotzen da Miren Uzkudun asteasuarraren ibilbidearen berri ere. Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren ekintzen baitan, martxoaren 2an emango dute Asteasuko Udaletxeko zinema-aretoan, 19:00etan hasita.
ASTEASU 2018-03-28
Pello Errota-Asteasu taldeko Oihan Lanzeta-Aimar Segurola bikotea Gipuzkoako Eskolarteko txapeldun bilakatu da, eskuz binaka. Jakintza ikastola garaitu zuten finalean.
ASTEASU 2018-03-10
Pello Errota argitan jartzeko orduan giltzarri izatearekin batera, ahozko literatura jasotzen duten orri oparoak utzi zizkigun bere alabak
ASTEASU 2018-03-07
Pello Errota bertsolariaren heriotzaren mendeurrenaren harira, ekitaldi sorta abiarazi dute Asteasun. Martxoaren 9an, ostiralarekin, ekimenari lotutako 'Bertsolaritzaren sekretuak' ekitaldia izango da ikusgai. Emakumeen egunarekin zerikusi zuzena ere izango du ekitaldiak, bertsotan aritutako hainbat emakumeren inguruan arituko baitira. Martxoak 9, ostirala. 22:00, udaletxea.
ASTEASU 2018-02-28
Asteasu ere zuri-zuri esnatu da goizean. Hona irudiak Pili Legarrak bidalitako irudiak:
ASTEASU 2018-02-23
Pello Errotaren heriotzaren mendeurrena oroitzeko hainbat ekitaldi egingo ditu Asteasuko Udalak 2018an eta 2019n. Ekitaldi sorta zabaltzeko, bertso jarrien afaria egingo dute gaur, Iturri-Ondo jatetxean. Ekimenaren aurkezpena egin dute Asteasuko udaletxean: