ANDOAIN 2019-02-08 13:57

Andoaingo Piano Jaialdiaren edizio berria iristear da

Andoain Euskal Herriko eta inguruko herrialdeetako piano jotzaileen bilgune bihurtuko da, beste behin bere. Ehunka musikari hurbilduko dira Andoainera, otsailaren 16an eta 17an. Atariko modura bi kontzertu eskainiko dituzte Basteron, datorren otsailaren 15ean.

Andoaingo Piano Jaialdiaren edizio berria

Otsailak 15, ostirala

Lehen emanaldia ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 17:30ean hasita. Bertan Andoaingo Musika Eskolako piano ikasleek emanaldia eskainiko dut.

Bigarren emanaldia auditorioan izango da, iluntzeko 19:15etan hasita. Francisco Escudero kontserbatorioko orkestra sinfonikoa, abesbata eta Andoaingo Udal Musika Eskolako abesbatza txikia elkarrekin arituko dira.

Otsailak 16 eta 17

5-18 urte bitarteko 712 musikarik parte hartuko dute, ia guztiak gipuzkoarrak. Baina baita bizkaitarrak, nafarrak, arabarrak eta Iparraldekoak ere. Aurten nabarmenduko dituzten musikariak Schumandarrak izango dira.

Iruzkina Idatzi

Captcha image