ANDOAIN 2018-10-11 09:05

2019ko Udal egutegia edertzeko argazki lehiaketa deitu dute

Ataria herriarren arreta zerbitzuan edota Udalaren webgunean aurkez daitezke argazkiak, datorren azaroaren 5a baino lehen.

2018ko urriari dagokion argazkia, Udal egutegian. Argazkia: Ander Morea.

2019ko Udal egutegia osatzeko oinarriak argitaratu dira. Parte-hartzaileek datorren azaroaren 5a bitarte lehiaketan izena emateko aukera izango dute. Kultura batzordeak lehiaketaren oinarriak argitaratu ditu. Partaide bakoitzak gehienez ere bost argazki aurkeztu ahal izango ditu. Hamabi saridun izango dira, urtearen hilabete bakoitzeko bana, eta argazkia argitaratzeaz gain ehun euroko saria jasoko dute. Argazkiak herriari lotutakoa izan behar du.

Iruzkina Idatzi

Captcha image