ANDOAIN 2018-07-12 12:51

Batman Lego filma ikusteko aukera izango da gauean Zumea plazan

Zinema euskaraz ekimenaren barruan, "Batman Lego" pelikula egongo da ikusgai 22:00etan Zumea plazan. Azkeneko pelikula "Piratas del Caribe: La venganza de Salazar" izango da uztailaren 20an izango da Goiko plazako frontoian.

Sinopsia:

Batman Lego filma.

Hiria gaiztoetatik zaindu

Gothan izeneko hiria maltzurrengandik zaintzea da Batman-en zeregina. Joker maltzurrak pentsatutako planaren ondorioz, hiria aldatzen ari da.

Batman kontziente da aurretik duen erronka handia dela, eta ezin duela erronka hori bakarrik lortu. Laguntza behar du. Jende gehiagorekin lan egiten ikasi beharko du, eta horien artean aurkitzen da Dick Grayson, adoptatu berri duen umezurtz gaztea.

Bizitza berri horretan ez da bakarrik egongo. Barbara Gordon-etaz maiteminduko da, Batgirl gisa ezagutuko dena. Bien artean zainduko dute Dick Grayson.

"La Lego" pelikulak izandako arrakastaren ondorioz sortu da "Batman Lego"; Batman filmean oinarriturik egindako filma da.

Iruzkina Idatzi

Captcha image