ANDOAIN 2018-07-06 12:53

Ali Salem Mahfud gure artean da hirugarren urtez

12 urteko Saharako gaztetxoa heldu da Andoainera, eta Iraola Treku familiarekin egingo ditu hurrengo bi hilabeteak. Udaletxean ongietorri ofiziala eskaini diote gaur eguardian. Bertan izan dira udaleko ordezkariak (Jon Zulueta, Maider Lainez, Marijose Izagirre eta Olga Hernandez), Hurria-Sahara elkarteko kideak eta hurrengo bi hilabeteetan zainduko duen Iraola Treku harrera-familia.

 

Ali Salem, ongietorri ekitaldian

Jon Zulueta behin behineko alkarteak Udalaren izenean esker ona adierazi die Hurria-Saharako elkarteei urtean zehar Saharara herriaren eskubideen alde egiten duten lanagatik, zein Iraola Treku familiari.

Bi urteko eskarmentuarekin dator Ali Andoainera aurtengoan, eta inoiz baino argiago dauzka gauzak. Aisialdia non igaro nahi duen galdetuz gero, “itsasoa, erreka edo igerilekua aipatzen ditu”, Jon Iraolak adierazi duenez. “Naturan aldapan gora ibiltzea, hori ez du hainbeste maite”.

Iruzkina Idatzi

Captcha image