ANDOAIN 2018-05-16 17:42

Herriarteko partidak Andoain herriarentzat

Gipuzkoako Herriartekoan asteburu honetan bi partida jokatuko dira Arraten. Ostegunean iluntzeko 20:30ean gomazko paletakoak lehian murgilduko dira, eta ostiralean eskuz binaka Andoain eta Zizurkilen artekoa iluntzeko 19:30ean hasita.

Arrate pilotalekuan giro polita sortu ohi da Herriartekoa iristen denean.

Gomazko paletako herriartekoa aurten lehenengo aldiz ospatzen ari da. Andoaingo taldeak joanekoa Zumaian jokatu zuen, 1-2 irabaziz. Banaka frontoi osoan Julen Loidi aritu zen, banaka 7aren barruan Aritz Eskudero eta binaka Iosu Etxeberria eta Ion Beloki.

Eskuz binaka, lehen partida

Ostiral honetan hasiera emango dio Andoaingo taldeak, Zizurkilen aurka. Kanporaketa gogorra dute andoaindarrek, Zizurkilek goi mailako piltariak dituelako. Horietako asko Andoaingo Gazteleku elkartean aritzen direnak, hala nola, Enaitz Etxeberria, Julen Alberdi, Aritz Ezeiza eta Mikel Arrate. Hala ere, Andoaingo taldeak ilusioz gainezka ekingo dio txapelketari. Zeintzuk jokatuko duten oraindik argi ez dagoen arren, hauexek dira aurtengo taldea osatzen duten pilotariak:

Kadeteak: Iker Uria, Eñaut Etxeberria, Nora Mendizabal eta Eneko Beloki. 

Jubenilak: Urtzi Artola eta Eneko Gomez.

Nagusiak: Unai Etxeberria eta Imanol Usandizaga.

Gaztelekuren deialdia Andoaingo zaletuei zuzenduta

"Andoaingo herritarrak ostegunean eta ostiralean Arrate pilotalekura hurbildu eta gure pilotariak animatzera gonbidatu nahi ditugu".

Pala motza eta larruzko paleta herriartekoan

Joan zen astean hasi zen Gipuzkoako herriartekoa, pala motzean eta larruzko paletan. Andoaingo taldeari Olaberriaren aurka jokatzea egokitu zitzaion. Arraten talde bakoitzak partida bana irabazi zuen. Final laurdeneko lehena Andoainek galdu zuen (18-35), eta bigarrena Olaberriak (40-25). Lehia estua aurreikusten da, beraz, itzulerako partidarako.

Andoaingo taldea honako pilotariek osatu zuten: Koldo Ponce, Manex Lete, Ibon Altuna eta Ibai Iradi. Aipatzekoa da Koldo Poncek debuta egin zuela herriartekoan, 16 urterekin.

Herriarteko partidak Andoain herriarentzat

Gipuzkoako Herriartekoan asteburu honetan bi partida jokatuko dira Arraten. Ostegunean iluntzeko 20:30ean gomazko paletakoak lehian murgilduko dira, eta ostiralean eskuz binaka Andoain eta Zizurkilen artekoa iluntzeko 19:30ean hasita

Erredakzioa ANDOAIN

Gomazko paletako herriartekoa aurten lehenengo aldiz ospatzen ari da. Andoaingo taldeak joanekoa Zumaian jokatu zuen, 1-2 irabaziz. Banaka frontoi osoan Julen Loidi aritu zen, banaka 7aren barruan Aritz Eskudero eta binaka Iosu Etxeberria eta Ion Beloki.

Eskuz binaka, lehen partida

Ostiral honetan hasiera emango dio Andoaingo taldeak, Zizurkilen aurka. Kanporaketa gogorra dute andoaindarrek, Zizurkilek goi mailako piltariak dituelako. Horietako asko Andoaingo Gazteleku elkartean aritzen direnak, hala nola, Enaitz Etxeberria, Julen Alberdi, Aritz Ezeiza eta Mikel Arrate. Hala ere, Andoaingo taldeak ilusioz gainezka ekingo dio txapelketari. Zeintzuk jokatuko duten oraindik argi ez dagoen arren, hauexek dira aurtengo taldea osatzen duten pilotariak:

Kadeteak: Iker Uria, Eñaut Etxeberria, Nora Mendizabal eta Eneko Beloki. 

Jubenilak: Urtzi Artola eta Eneko Gomez.

Nagusiak: Unai Etxeberria eta Imanol Usandizaga.

Gaztelekuren deialdia Andoaingo zaletuei zuzenduta

"Andoaingo herritarrak ostegunean eta ostiralean Arrate pilotalekura hurbildu eta gure pilotariak animatzera gonbidatu nahi ditugu".

Pala motza eta larruzko paleta herriartekoan

Joan zen astean hasi zen Gipuzkoako herriartekoa, pala motzean eta larruzko paletan. Andoaingo taldeari Olaberriaren aurka jokatzea egokitu zitzaion. Arraten talde bakoitzak partida bana irabazi zuen. Final laurdeneko lehena Andoainek galdu zuen (18-35), eta bigarrena Olaberriak (40-25). Lehia estua aurreikusten da, beraz, itzulerako partidarako.

Andoaingo taldea honako pilotariek osatu zuten: Koldo Ponce, Manex Lete, Ibon Altuna eta Ibai Iradi. Aipatzekoa da Koldo Poncek debuta egin zuela herriartekoan, 16 urterekin.

Iruzkina Idatzi

Captcha image