ANDOAIN 2018-03-12 15:11

Andoaingo emakume jokalarien arteko neurketa ikusgarria

Euskaldunako emakume jokalari ohiek eta gaur egungo jubenilek partidu entretenigarria jokatu zuten Ubitarte futbol zelaian, igande eguardian. Emakumeek kirolean zein ofizio ezberdinetan aritzeko duten gaitasuna, nahia, gogoa eta eskubidea aldarrikatzeko balio izan zuen partiduak.

[Argazkiak] [Bideoa]

Bi taldeak, elkarrekin

Andoaingo Udaleko jarduera fisiko eta kirola lan sailak eta Euskalduna futbol taldeak antolatu zuten norgehiagoka, martxoaren 8ko egunaren harira.

Lagun arteko giroan jokatu zen partidua, eta bost golekin gozatzeaz gain, jokaldi politak ikusi ahal izan zituzten Ubitartera hurbildu ziren futbol zaleek. Norgehiagoka nahiko parekatua izan zen arren, jokalari ohien eskarmentua eta atearen aurrean asmatzeko abilidadea nagusitu ziren azkenean, zelaian. 4-1 irabazi zuten partidua.

Egungo jokalarien taldea: Alaitz Mikelarena, Alazne Valle, Leila Chueca, Lidia Pacheco, Maider Arabaolaza, Mara Lasa, Maria Carril, Olatz Igerategi, Zuriñe Venero, Amets Vazquez, Noa Sanchez, Jesica Gonzalez, Oihane Vega eta Maria Aizpurua. Aritz Valdemoros, Achraf Yerrou eta Ruben Piron entrenatzaileen agindutara jokatu zuten.

Jokalari ohien taldea: Nahia Artola, Ixiar Eizmendi, Ane Eizmendi, Leire Aizpurua, Maialen Santa Krutz, Janire Perez, Andrea Luis, Nerea Hernandez, Idoia Aznar, Itziar Altzuguren, Maialen Diez, Maialen Oiartzabal, Alba Murillo, Irene Fuentes, Marta Ollakarizketa, Nagore Huizi eta Miriam Rua.

Goleatzaileak: Jokalari ohien taldetik, Irene Fuentes (2), Idoia Aznar (1) eta Itziar Altzaguren (1); egungo jokalarien taldetik, Ames Vazquez (1).

Lorea Barkaiztegi epaileak zuzendu zuen norgehiagoka.

Iruzkina Idatzi

Captcha image