Ikusle asko Kalegiroan zikloaren ikuskizunetan1

ANDOAIN 2018-09-23

Eguraldia lagun, ikusle asko hurbildu zen Goikoplazara Kataluniako 'Consequencies' eta bertako 'Sagartu' ikuskizuna ikustera. Datorren larunbatean beste bi ikuskizun gehiago izango dira:

Urkiko dantzariak, Telmo Esnalen ‘Dantza’ filman9

ANDOAIN 2018-09-22

Irailaren 23an, igandearekin, estreinatuko dute Donostiako zinemaldian, Telmo Esnalek zuzendutako Dantza filma. Andoaingo Urki taldeko dantzariek euren alea jarri dute.

Merkatarien kanpainaren berri eman dute3

ANDOAIN 2018-09-21

Andoaingo merkatalgune asko plastiko beltzez agertu ziren bat goizean, eta haren gainean galdera ikurrak eta beste zenbait mezu ere. Eskualde mailako kanpaina bateratua da eta gaur eman dituzte azalpen guztiak. Tokiko merkataritzaren garrantziaz ohartarazi nahi dute eta asteburuan beltzez ikusten diren erakusleihoak kolore biziz beteko dituzte hurrengo egunetan. Agerraldian Eskualdeko merkatariak, merkatarien elkarteko ordezkariak eta Udal ordezkariak izan dira.

[Bideoa]

Kalegiroan zikloa datozen bi larunbatetan5

ANDOAIN 2018-09-21

Andoainen kaleko dantza eta antzerki emanaldiak ikusi ahal izango dira, datozen bi larunbateran. Kale giroan zikloaren bitartez lau ikuskizun ezberdin eskainiko dira.

Egitaraua:

Mugitu Andoain kirol festa larunbatean10

ANDOAIN 2018-09-20

Kaleberria oinezkoen eremu bilakatuko da larunbat goizean, eta bertan eta herrigune osoan zehar hainbat jarduera fisiko egin ahal izango dira: Ipar martxa edo Nordic Walking, patinaia, txirrindularitza, atletismoa eta baita oinezko ibilbideak ere.

Egitaraua:

Merkatariek kanpaina ikusgarria abiarazi dute8

ANDOAIN 2018-09-20

Salkin elkarteko merkatalgune gehienak 'beltzez jantzita' esnatu dira, eta herrikideen arreta bereganatuz. Askotxo dira kanpainarekin bat egiten ari direnak, eta antza denez, kanpainaren xehetasun guztiak bihar eskainiko dituzte Urigainen deitu duten agerraldian. Udalak ere bat egin du ekimenarekin.

[Argazkiak]

100 pertsonatik gora Ibili Andoain egitasmoaren lehen ibilbidean16

ANDOAIN 2018-09-19

100dik gora jubilatu izan dira Goikoplazara gerturatu eta ikasturtea gogotsu hasteko intentzioarekin agertu direnak eta gaur lehenengo eguna izanik, ibilbide motsa eta ertaina egitea erabaki dute andoaindarrek.

[Argazkiak] [Bideoa]

Denboraldi-aurreko eskubaloi txapelketan Leizaran nagusitu zen16953

ANDOAIN 2018-09-18

Egun paregabea igaro zuten larunbatean Leizaran taldekoek denboraldi-aurreko mutilen txapelketan. Senior, jubenil, kadete eta infantil mailako mutilek jokatu zituzten partidak, eta senior eta jubenil mailatan Leizaran taldea nagusitu zen.

Partiden emaitzak:

Bueltan da Ibili Andoain egitasmoa19

ANDOAIN 2018-09-18

Aurreko urtean izan zuen arrakastaren ondoren irailaren 19an berriz ere martxan jarriko da Ibili Andoain egitasmoa. Hirugarren adineko pertsonen sozializaziorako, elkarren arteko harremanak lantzeko eta bizitza osasungarriago bat lortzeko helburuz abiatu zen iaz egitasmo hau, eta arrakasta ikusirik, ikasturte honetan ere aurrera eramango da.

Eguraldia lagun zutela ehunka korrikalari iritsi ziren Goikoplazara24

ANDOAIN 2018-09-17

Leitzatik eta Lekunberritik 26 eta 42 kilometro eginez, hurrenez hurren, Anndoaingo Goikoplazara ehunka korrikalari iritsi ziren. Iban Iriarte nagusitu zen maratoian, 02:50:00ko denborarekin. Iván Piñonek eta Sergio Uzkudunek podiuma osatu zuten. Andrew Mcleod, David Palomo eta José España nagusitu ziren maratoi erdian, eta nesketan Oihana Ortiz, Bego Julián eta Lide Azkue. Andoaingo eta eskualdeko parte hartze handia izan zen.

[Argazkiak-1] [Argazkiak-2] [Argazkiak-3]

[Sailkapenak]

Lore eskaintza eta minutuko isilunea23

ANDOAIN 2018-09-17

Juvenal Villafañeren heriotzaren 25. urteurrenean, herritar talde batek antolatuta lore eskaintza eta minutuko isilunea egin zen Lopez de Lacalle parkean. Partaideek elkartasuna adierazi zioten Blanca alabari eta Oscar bilobari.

Katramila antzerki eskolak urrian ekingo dio ikasturte berriari21

ANDOAIN 2018-09-17

Antzerki mundua ezagutzeko eta probatzeko gogoa izanez gero, aukera ederra duzu Andoaingo Katramila antzerki eskolan. Urritik maiatzera bitartean izango dira klaseak. Hileko kuota 18 eurokoa da. Informazio gehiago katramila@gmail.com helbide elektronikoan edo 688 739 618 telefono zenbakian.

[Izen-ematea: inskripzio orria]

Juvenal Villafañe gogoan hartuko dute igande honetan16949

ANDOAIN 2018-09-15

ETAk Juvenal Villafañe Garcia Guardia Zibil ohia hil zuela 25 urte beteko dira, igande honetan. Andoaindar talde batek gogoan izango du eguerdiko 12:00tan Lopez de Lacalle parkean. 1993ko irailaren 16ko gertaera hura gogoan, Aiurri astekariak erreportajea landu du.

Goikoplazan gaur artisautza azoka, bihar Plazaolako maratoiaren helmuga16951

ANDOAIN 2018-09-15

“Bide Berdeak batzen gaitu” izenburupean, Goikoplazan Plazaolako lehenengo artisau azoka antolatu dute Andoaingo Udalak eta Plazaola Partzuergo Turistikoak, bi bailaratako artisauen laguntzarekin.

Joxean Huiziren etxekoen eskertza oharra16952

ANDOAIN 2018-09-15

Aurtengo Larramendi txapelketa emozioz beterikoa izan da, uztailean zendu zen Joxean Huizi Ulangak eta bere senideek omenaldia jaso zutelako. Astebetera senideek eskerza oharra argitaratu dute.

Oharra: