Kalegiroan ekimena Andoainen

ANDOAIN 2017-09-22

Andoaingo kaleak musikaz, dantzaz eta antzezpenez beteko dira hurrengo asteburuetan. Larunbat honetan abiatuko da zikloa kale antzerkiarekin eta dantza bertikalarekin.

Egitaraua:

Prest dugu aurtengo Bidaideren egutegia

MINTZALAGUNA 2017-09-21

Guraso eta umeek elkarrekin egiteko ekintza sorta da Bidaide. 2017/18 ikasturtekoak prest ditugu jadanik. Animatu eta parte hartu bertan.
 

Modan da euskara, ekitaldiz beteriko egitasmoa

ANDOAIN 2017-09-21

Moda eta euskara uztartu nahi dituen programa zabal eta trinkoa aurkeztu dute Andoaingo Udaletxean. Formatu ezberdinetako hainbat ekitaldi iragarri dira hurrengo egunetarako; besteak beste, kale antzerkia, erakusketak, moda tailerra, musika saioak, mahai inguruak... Udalak, Salkin merkatarien elkarteak eta herriko hainbat moda diseinatzaileek elkarlanean antolatu dute egitasmoa.

Herri galdeketa egiteko azken txanpa

ANDOAINESAN 2017-09-18

Andoain Esan herri ekimenak erabakitze eskubideari loturiko herri galdeketa egingo du datorren azaroaren 5ean. Eguna iritsi bitarte hiru hitzordu garrantzitsu iragarri ditu:

Prest dugu aurtengo Mintzalagunen egutegia

MINTZALAGUNA 2017-09-21

Ikasturteari hasiera eman diogu, eta horrekin batera prest dugu Mintzalagunen Egutegia. Animatu eta parte hartu ekintzetan. Bertso afaria urriaren 26an izango da azkenean!

Azaroaren 5eko galdera erabakitzeko batzarra

ANDOAIN 2017-09-21

“Andoain Esan” herri ekimenak erabakitze eskubideari buruzko herri galdeketa egingo du datorren azaroaren 5ean, eta egun hori iritsi bitarte jarri dituen hitzorduen artean, larunbat honetarako hausnarketa jardunaldia dago. Ekitaldia Basteron burutuko da, 10:00etan hasi eta 12:00ak arte. Modu ezberdinetan proposatu izan da galdera, Euskal herri zabalean egin diren kontsultetan.

Andoaingo Guduaren balorazioa

ANDOAIN 2017-09-21

Jon Unanuek Manuel Larramendi Kultur Bazkuneko lehendakariak balorazio ona egin du, Guduaren hirugarren edizioa igaro eta egun gutxira.

[Argazkiak: Protagonistak]