AMASA-VILLABONA 2019-02-08 16:12

Hondakinak biltzeko edukiontzi berriak ipintzen hasi dira

Papera eta kartoiaren (urdina), plastikoaren (horia) eta errefusaren (grisa) edukiontzi berriak ari da ipintzen udala, Tolosaldeko Mankomunitatearekin elkarlanean. Edukiontzi marroia eta grisa pedal sistemarekin irekiko dira, "Kolorez kolore" sentsibilizazio kanpainan jasotako herritarren iritziak kontutan hartuta.

Herrian ikus daitezke hondakinak biltzeko edukiontzi berria. Argazkia: Amasa-Villabonako Udala.

Tolosaldeko Mankomunitateak eskualdeko 25 udalerrietan hiri-hondakin solidoak gaika biltzeko erabiltzen diren edukiontziak berritzea erabaki zuen orain dela aste batzuk.

Udal gobernu taldea sentsibilizazio kanpaina berria martxan jartzea aztertzen ari da, asteazken gauetan egiten den hondakin handien bilketa bereziko zerbitzuaren erabilera egokia areagotzeko. Maite Izagirre alkateak adierazi duenez, “kontzientziazioa eta sentsibilizazioa dira gaikako bilketa eta gizalegea sustatzeko biderik eraginkorrenak; neurri errepresiboak gizarte sumina sortzeko balio izan zuten”.

Iruzkina Idatzi

Captcha image