AMASA-VILLABONA 2018-06-28 16:58

Villabonako bikote bat hil eta haien semea zauritu du mozkortuta zihoan gidari batek

Donejakue bidea egiten ari zen familia, auto batek jo dituenean. Leongo Matallana de Valmadrigalen izan da istripua eta bikotea tokian bertan hil da. Hamabi urteko semea zaurituta eraman dute Leongo ospitalera. Istripua eragin duen gidariak ihes egin du, baina zenbait lekukok emandako testigantzei esker, atxilotzea lortu dute istripua gertatu den tokitik 17 kilometrora. Alkohol froga egin diote gidariari eta biderkatu egin du legezko alkohol tasa.

Villabonako Udalak adierazpen instituzionala kaleratu berri du:

Argazkia: Leonoticias

Villabonako Udalaren adierazpena:

Amasa-Villabonako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, ohiz kanpo batzartua eta Matallana de Valmadrigalen, Leonen, jazotako zoritxarreko gertaeraren harira, non herriko bi bizilagun hil diren, honakoa

ADIERAZTEN DU

1.- Hildako eta larri zauritua dagoen haien semearen familiarekiko eta lagunekiko solidaritatea eta nahigabea, hitzak labur geratzen diren momentu zail hauetan.

2.- Egoera tamalgarri honekin zerikusia duten edozein gestio ofizialetan laguntzeko aukera euren ahaide eta senideei.

3.- Aurrera begira egingo den epaiketan, horrela bada, Amasa-Villabonako Udala akusazio partikular bezala pertsonatzeko determinazioa.

 

 

Jatorriz Donostialdekoa zen hildako emakumea, baina urte asko zeraman Villabonan bizitzen. Gizonezkoa billabonatarra zen. Albisteak samin handia sortu du herrian eta baita inguruan ere. Hildako gizonezkoa Hernani eta Urnieta aldeko txirrindularitza zaleak elkartzen dituen Leuneta txirrindulari taldeko kidea zen eta 12 urteko semea Oriako Txirrindularitza eskolan dabil.  

Iruzkina Idatzi

Captcha image