AMASA-VILLABONA 2018-03-13 15:32

Oinkariren Dantzari eguna, igandean

Igande honetan, martxoak 18, Dantzari eguna ospatuko dute Amasa-Villabonan. Oinkari Dantza Eskolako gaztetxoek emango diote hasera egunari, 11:30etatik aurrera herrian barrena hainbat dantza eskainiz. Ondoren Bazkari Herrikoia ospatuko dute Txermingo Zubimusu ikastolaren azpialdean. Txartelak Amasa Kafetegian daude salgai, osteguna arte. Bide batez taldearen erromeriak emango dio amaiera egunari.

Oinkariren Dantzari eguna, igandean

Iruzkina Idatzi

Captcha image