AMASA-VILLABONA 2018-03-12 12:42

Pentsioen inguruko hitzaldia, asteazkenean

Amasa-Villabonako EH Bilduk, pentsioen inguruko hitzaldia antolatu du Duintasuna Gipuzkoako jubilatu eta pentsiodunen elkartearekin elkarlanean.  Martxoaren 14an, asteazkena, 19:30. Subijana etxea. Hizlariak: Marian Esnaola eta Mikel Olabarria (pentsiodunak eta Duintasuna elkarteko kideak)

Azken asteetan pentsioen gaia pil-pilean dago, eta %0,25eko igoera dela eta, milaka pentsiodun kalera irten da. Gai honi buruz herritarrak informatzeko eta gaiaren inguruan hitz egiteko, Duintasuna elkartearekin harremanetan jarri eta hitzaldi hau antolatu du Amasa-Villabonako EH bilduk.

Martxoaren 14an, asteazkena, 19:30. Subijana etxea. Hizlariak: Marian Esnaola eta Mikel Olabarria (pentsiodunak eta Duintasuna elkarteko kideak)

Iruzkina Idatzi

Captcha image