GURE ESKU DAGO 2017-03-16 14:03

Villabonako Udala, galdeketarekin bat

Herrian zehar banatutako bandoaren bidez, igandeko galdeketarekin bat egin du Villabonako Udalak. Irakurri bandoa, jarraian

NAHI AL DUZU EUSKAL ESTATU BURUJABE BATEKO HERRITARRA IZAN?

Galdera hori proposatzen digu Tolosaldeko Giltzarriak antolatu duen galdeketak. Dinamika herritar hau Gure Esku Dagok sustatu eta herritar anitzek osaturiko ekimena da. Gure herrian ere ordezkaritza zabala du.

Amasa-Villabonako Udalbatzak, gehiengo osoz, EAJ eta EH Bildu indar politikoen aldeko botoekin, bat egiten du martxoaren 19ko galdeketa demokratikoan herritarrei parte hartzeko egin zaien deialdiarekin. Izan ere, Herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta herritarron garaia da.

Irudikatu dezagun jende zoriontsua herri libre batean.

Martxoak 19an, bozkatu eta eman zure iritzia.

 

Amasa-Villabona, 2017ko martxoaren 13an

Alkatea

Maite Izagirre Irazustabarrena

Iruzkina Idatzi

Captcha image