Villabonako Udal programazioaren aurkezpena7

AMASA-VILLABONA 2018-09-20

Irailetik abendura bitartean Villabonako udalak herriarentzako bideratuko dituen dantza eta antzerki programazioaz gain, martxan jarriko diren hainbat  kultur ikastaroen berri eman dute gaurko aurkezpenean.

 [Argazkiak]

Hondakinen gaikako bilketa sustatzeko kanpaina31

AMASA-VILLABONA 2018-09-14

"Kolore, Kolore, ingurumena nik zainduz beti hobe” izenburupean, hondakinak ondo bereiztearen garrantzia azpimarratuko duen kanpaina abiarazi du Amasa-Villabonako Udalak. Euskarri ezberdinak erabiliko dituzte kanpainari lotuta, eta galdeketa bat ere bidaliko dute etxe bakoitzera, egungo bilketa sistemaren inguruko iritziak jaso ahal izateko.

PSE-EE alderdia, herriko parkeen inguruan38

AMASA-VILLABONA 2018-09-10

Villabonako udalean PSE-EE alderdiak duen ordezkariak, Maria Luisa Arijak, prentsa oharra igorri du herriko parke eta jolasguneen inguruan: 

Isats gisatu hoberena Behar Zana Elkartearena izan da53

AMASA-VILLABONA 2018-09-08

XXIII. Azoka berezia ospatu da Txerminen, Irrintzi Elkartean eskutik. 50 postu egon dira ikusgai produktu ezberdinak dastatzeko eta erosteko. Horrez gain, Isats Gisatu Lehiaketa izan da. 7 elkartek hartu dute parte, eta Behar Zanarena izan da isats gisaturik hoberena.

[Argazkiak]

Parte-hartzaileak:

Kiroldegiko kanpoaldea garbitu dute62

AMASA-VILLABONA 2018-09-07

Udalak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, "Olaederra kiroldegiak irudi berria du. Pasa den abuztuan, eta OSATUZ Herrigintza programako bigarren faseko markoaren barnean, urteen poderioz hondatuta, belztuta eta  hezetasunak zituen fatxadako garbiketa sakona burutu da".

Amaitu dira N1 errepideko ilarak82

AMASA-VILLABONA 2018-09-05

Gaur goizean kamioi batek artaziarena egin du N1 errepidean Villabona parean. Ondorioz, Irungo norabiderako bi errailak itxita geratu dira, eta baita Gasteizko norabideko errail bat ere. Auto-ilara luzeak sortu dira ondorioz. Istripua izan duen kamioia kendu eta errepidea garbitu ondoren, trafikoa bere onera etorri da.

Irrintziren azoka berezia, larunbatean93

AMASA-VILLABONA 2018-09-04

Eztia, ahate produktuak, gaztak, hestekiak, ogia, gozoak, ardoa, kosmetika, ukenduak, bitxiak eta bestelako hainbat produktu bilduko dituen azoka egingo dute larunbat goizean, Txerminen. Guztira, 50 postu bisitatzeko aukera izango da. Horrez gain, XXIII. Isats Gisatu Lehiaketa ere izango da.

Larreako haur parkea berritu da95

AMASA-VILLABONA 2018-09-03

Santio jaiak bukatu bezain pronto ekin zion Udalak Larreako haur parkea berritzeari. OSATUZ Herrigintza programaren baitan burutu da parkearen berrikuntza, 25.476,55€-ko aurrekontuarekin (15.000€ haurrentzako jolasak eta 10.500€ obrak). Montajes Garra S.L. enpresarena izan da haur parkea berritzeko ardura.

[Argazkiak]

Egia, justizia eta aitortza eskatzen jarraitzen dute Remirentzat 163

AMASA-VILLABONA 2018-08-01

9 urte bete dira Remi Ayestaran hil zenetik eta aurten ere egia, justizia eta aitortza eskatu dituzte santioetako azken egunean eginiko omenaldian. Bertan parte hartu dute Oinkari dantza taldeak, Gaztetxeak, eta baita, Iñaki Lizaso musikariak eta Amaia Agirre bertsolariak ere.

Santioak gogoan hartzeko irudiak160

AMASA-VILLABONA 2018-08-01

Aiurrik aurtengo jaien jarraipen zehata egin du. Jaiak igarota, argazkiez eta bideoez gozatzeko aukera dago.

[Argazkiak] [Bideoak]

Santio jaien balorazio positiboa egin du Villabonako Udalak158

AMASA-VILLABONA 2018-08-01

Herritarren parte-hartzea igotzen doala azpimarratu du Udalak Santio jaietako balantzean. Balorazio positiboa egin du, eta hurrengo urteetan programa plural, inklusibo eta politikarik gabekoa lantzen jarraituko duela adierazi du.

Azken jai eguna Villabonan166

AMASA-VILLABONA 2018-07-31

Ur parkea, errebote partidak, sokamuturra edota Remi Ayestarani omenaldia jaietako azken egunean.

Egitaraua:

Ur parkea Zubimusu ikastolapean165

AMASA-VILLABONA 2018-07-31

Haurrentzako ur parkea izan da gaur goizean Zubimusu ikastola azpian.

[Argazkiak]

Errebotea San Inazio egunean164

AMASA-VILLABONA 2018-07-31

Urteroko ohiturei jarraituz aurten ere erreboteak bere lekua izan du Santio jaietan. Bertara gerturatu direnek Villabona-Hazparneren arteko partidaz gozatzeko aukera izan dute.

[Argazkiak]

Erromeria eguna Santiotan173

AMASA-VILLABONA 2018-07-30

Kantujira, dantza saioak, edota bertsolariak gaurko egitarauan.

Egitaraua: