San Juan sua Errebote plazan

AMASA-VILLABONA 2018-06-24

Eskualdeko herri gehienetan bezala, billabonatarrek San Juan suaren inguruko ospakizun handia herriko plazan egin zuten.

[Argazkiak]
 

Elkarretaratzea deitu dute gaur iluntzerako

AMASA-VILLABONA 2018-06-22

Taldeko sexu erasoagatik bederatzi urteko espetxera kondenatutako bost gizonezkoak aske uzteko erabaki hartu zuen atzo Nafarroako Auzitegiak. Erabaki horren aurkako desadostasuna adierazteko, elkarretaratzea deitu du gaurko Lurgatz talde feministak. Villabonako Errebote plazan, 20:00etan jarri dute hitzordua.

Erraldoi berriak Santiotarako

AMASA-VILLABONA 2018-06-21

Bi bikote dira: batetik, baserritar bikotea, gure herriko arropa tradizionalez apainduak joango direnak, eta bestetik, Pedro Yarza Villabonako Besamotza izenez ezagutzen den pilotaria eta Amasako Iturrigoxoko emakumea.

Billabona FKE indartsu eta maila onean aurkitzen da

AMASA-VILLABONA 2018-06-23

Billabona FKE klubak denboraldia amaitu berri du, eta larunbatean festa antolatu zuen Real Sociedad Fundazioarekin batera. Jokoak, marrazteko tailerrak eta bazkaria izan zituzten.

Badator San Juan su gaua

AMASA-VILLABONA 2018-06-21

Urtero bezala aurten ere San Juan suaren bueltako festa antolatu dute Villabonatarrekn hilaren 23an. 

22:30etan Oinargi eta Oinkari dantza taldeko dantzariekin eta Eresargi abesbatzarekin batera, Errebote plazan.

 

EH Bilduko alkategaiak aurkeratzeko proposamenak

AMASA-VILLABONA 2018-06-18

Igandean, hautentsontziak jarri zituzten Gurea zineman, EH Bilduko alkategaia aukeratzeko proposamenak jasotzeko. EH Bilduk prentsa ohar bidez jakinarazi duenez,  53 hautagaien izenak proposatu zituzten herritarrek: