ADUNA 2017-11-24 14:19
Hurrengo ostegunean 19:00tan, Kultur Aretoan, herri-batzarra antolatu du Adunako Udalak. Plan estrategikoaren inguruko azalpena, 2018ko udal aurrekontuen proposamenaren aurkezpena, edota datorren urteko jardueren inguruan arituko dira:
Hauxe da gai-zerrenda:
2013-2020 epealdirako Plan Estrategikoaren 2017ko ekintza nagusien azalpena (aurreko urtearen amaierako herri-batzarrean parte hartu zuten herritarrek 2017 urterako lehenetsitako ekintzei inguruko zehaztapenak)
2018 urteko udal aurrekontuen hasierako proposamena ezagutzera ematea
2018 urterako jardueren inguruko proposamenak jaso eta adostea
Bileran hitz egingo diren gaiei buruzko zalantzarik izanez gero, udaletxera dei dezakezu (943 692 571) astelehenean (9:30etatik 16:00etara), edo posta elektroniko bat bidal dezakezu udala@aduna.eus helbidera.
Aimar Irigoien txapeldun, Gorostidi harrian
Bizitzako eskarmentu eta emozioetatik sortutako kantak
Txantxane etxea, gune bizi-bizia
Pijama eta batoia aurtengo mozorroa Adunan
"Aurtengoan bezainbeste sagar ez dugu ezagutu"
Zirku-tailer arrakastatsuak Asvinenea elkartean