ADUNA 2017-11-07 12:46

Argindarraren kontsumoaren inguruko tailerra

Argindarraren kontsumoaren inguruko Gipuzkoa Argitu tailerra egingo dute gaur, arratsaldeko 19:00etan, Adunako Kultur Aretoan.

Orion eskainitako tailerrean ateratako argazkia

Tailer hauek Gipuzkoa Argitu izeneko programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea eta eraginkortasuna handitzea da, modu erraz batean. Horretarako, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, aurrez aurreko aholkularitza-zerbitzua Energia Azoketan, Gipuzkoa Argitu programaren web gunea, eta abar.

Iruzkina Idatzi

Captcha image