Urte osoko lana bilduko duen azoka berezia42

ADUNA 2018-07-08

Adunarrek auzolana bultzatuz, lanbide ezberdinez beteriko egun biribila antolatuko dute Kultur astean.

Garia bilduko dute, auzolanean32

ADUNA 2018-07-06

Uztailaren 21era luzatu dute deia. Arratsaldeko 16:00etan ekingo diote udazkenean Adunan ereindako garia auzolanean biltzeari. Ekitaldiaren inguruko azalpenak emango dituzte uztailaren 10erako antolatu duten bileran. 18:30etan bilduko dira Kultur Aretoan egin beharreko lanen inguruko azalpenak emateko. Egun berean, 19:00etan, azaroan egitekoa duten herri azokaren inguruko bilera ere egingo dute.

Dantza saio polita sua piztu aurretik140

ADUNA 2018-06-23

Adunako dantzariek, txistulariek eta trikitilariek lagunduta, saio polita eskaini dute plazan. San Juan sua piztearen aurretik izan da dantza saioa. Herrikide asko hurbildu da plazara. Sua mantso baina sendo piztuz joan da.

[Argazkiak] [Bideoa]

San Juan sua Adunako plazan163

ADUNA 2018-06-21

Adunarrek San Juan sua piztuko dute larunbatean herriko plazan. Ondoren gainera elkarrekin afaltzeko tartea ere izango da bertan.

Egitaraua:

 

Arte eszenikoen topaketa, Asvinenean245

ADUNA 2018-06-07

Adunako Asvinenea, gune bizi-bizia da. Horren lekuko ekainaren 11tik 17ra ospatuko duten Arte eszenikoen topaketa.  Ikuskizunak eta tailerrak izango dira gozagarri.

Argitu tailerra, asteartean279

ADUNA 2018-05-31

Ingurumenaren Egunarekin eta Energiaren Europako Astearekin bat eginez, Adunako Udalak energia-eraginkortasunari buruzko saio praktikoa antolatu du hurrengo asteartean. 18:00etan hasita, energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendioak ezagutzera emateko doako saioa izango da.

Maitane Irurzun adunarra, dantzari trebe328

ADUNA 2018-05-27

Hiru urterekin hasi zen dantzan Maitane Irurzun. Dantza txapelketatan murgilduta dabil orain, bai soinu zaharrean, baita dantza soltean ere.

Arte eszenikoen topaketa Asvinenean326

ADUNA 2018-05-25

Adunako Zubitxiki industrigunean kokatuta dago Asvinenea. Duela 15 urte jarri zuten martxan, eta arte eszenikoak sustatzea da bere helburu nagusia. Arte eszenikoen topaketa antolatu dute ekainaren 11tik 17ra. Tailerrak, inprobisazio gaua, kabareta, afrikar kontzertua eta zirku ikuskizuna antolatu dituzte, besteak beste.

Irizar e-Movility lantegia inauguratu dute375

ADUNA 2018-05-14

Europako lehen elektromugikortasun lantegia da Adunakoa. 75 milioi euroko inbertsioa eskatu du eta 18.000 metro karratuko azalera du. Lantegiko ordezkariez gain, ordezkari politikoak ere bertaratu ziren ekitaldira.

[Argazkiak]

Txirrindularitzari lotutako familia386

ADUNA 2018-05-13

Entrenamentuak, lasterketak, bidaiak…, bi gurpilen inguruan giraka dabil Adunako Etxarri Aranburu familiaren zaletasuna.

Adunarrak, taula-gainera459

ADUNA 2018-05-01

Ekimen polita ari dira prestatzen adunarrak azken hilabeteotan. Juan Kruz Igerabideren ‘Ur, erori nahi ez zuen euri tanta’, taulagainean eskainiko dute.

Aimar Irigoien txapeldun, Gorostidi harrian491

ADUNA 2018-04-22

Zazpi harrijasotzaileren arteko lehia hartu du gaur Adunako pilotalekuak. Gorostidi Harria txapelketa zen jokoan eta garaile garbia izan du aurtengoan ere: Aimar Irigoien errezildarra. 1,42 minutu besterik ez due behar izan txapelketako bost harriei bina altxaldi emateko. Jokin Eizmendi izan da bigarren, 3 minutu eginez.

[Argazkiak]

Bizitzako eskarmentu eta emozioetatik sortutako kantak534

ADUNA 2018-04-13

Goi mailako piano interpretaria izan zen gaztetan, eta sortzaile gisa ekin zion orain lau urte; sormen jarioa agortezina bilakatu zaio.

Aduna elurretan709

ADUNA 2018-02-28

Adunan ere elurra gogotik bota du, Jon Ander Belamendiaren argazkietan ikus daitekeenez.

[Argazkiak]

Txantxane etxea, gune bizi-bizia732

ADUNA 2018-02-25

2016an erosi zuen Udalak Txantxane etxeko etxabea. Etxabe hori egokitu eta zerbitzu ezberdinak eskaintzeko moldatuko du epe ertainean.